Andrés Isasi Musika Eskolan izena emateko inprimaki eta informazio guztia:
- Areeta, Las Mercedes 6. Astelehenetik eguenera, 09:30etik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara; barikuetan 19:00ak arte. Telefonoa: 94 464 60 11.
- Algorta, Basagoiti Etorb. 77. Eguenetan 09:30etik 13:30era eta astelehenetik barikura 15:30etik 20:00etara. Telefonoa: 94 464 60 22.
- E-maila: aisasi@getxo.eus.
Bizi proiektua
Musika Eskolak bat egin du euskararen eta gaztelaniaren arteko elkarbizitzarako “Bizi” proiektuagaz. 2020-2021 ikasturtean Musika eta mugimenduko eta Musika-hizkuntzako 2. mailarainoko (4. modulua) ikasle guztiei zabalduko zaie. Horrela, ikasle horien irakasleek bi hizkuntzak konbinatuz emango dituzte eskolak. Bi hizkuntzetan ematen diren espezialitateak www.getxo.eus webgunean kontsulta daitezke.