Udaltzaingoak, egoera ikusita, inguruko egoiliarrei, Arriluzeko eta Kirol Portuko amarratzaileei eta baimendutako pertsonei pasatzeko baimena emango die. Era berean, beste ordutegi-tarte batzuetan gunea trafikoari ixtea komeni den aztertuko da, asteburuan sor daitekeen egoeraren arabera.
Asteburuan inguruko beste herri batzuetan bizi diren pertsonak udalerria bisitatuko dutela aurreikusten denez, Udalak paseatzen, bizikletan edo garraio publikoan ibiltzera animatzen ditu, betiere ibilgailu partikularrean iristea saihestuz. Nolanahi ere, agintariek ezarritako segurtasun-neurriak errespetatu beharko dira, oraindik ere indarrean baitaude pertsonen mugikortasuna mugatzen duten ordu-tarteak.