Erasoa gaur arrastian jazo da, 17:30ak aldera, Algortako Oiz kalean. Iturriek zabaldu dutenez, gizon batek beste bati eraso egin eta laban bategaz buruan sastatu du. Biktima ospitalera eraman dute. Ertzaintza eta Udaltzaingoa lekura bertaratu da eta ustezko erasotzailea atxilo eraman dute. Espetxean dago daborduko, epaileak aginduta.