Aurten, udalerriko negozioen egoera ikusita, COVID-19 pandemiak ekonomian izan duen eraginaren ondoren, GetxoBono 2020 kanpaina jarri du martxan Udalak udalerriko merkatarien elkarte hauen laguntzaz: GetxoEnpresa, Algortako Dendak, Romo Bizirik eta Getxoko Ostalaritza Elkartea. Oraingo kanpainak aurreko urteetakoek baino bolumen handiagoa izango du, iraupen luzeagoa eta bonuen zenbateko desberdinak egongo dira.
Zehazki, ekainaren 25etik aurrera 55.040 bonu merkaturatuko dira, bi zenbateko desberdinekoak, 20 eta 40 eurokoak (horrek 1.720.000 euroko negozio-bolumena bultzatuko duela diote arduradunek). Horrela, negozio gehiago izatea espero da. Kanpainak urriaren amaierara arte iraungo du.
Atxikitzeko interesa duten enpresek informazio eta baldintza gehiago eskuratu ditzakete www.getxo.eus/getxolan helbidean.