Euskaraldiari beste bultzada bat eman diote Getxon

Erredakzioa 2020ko eka. 3a, 10:45

Getxoko 15 entitatek hizkuntza ohiturak aldatzeko helburua duen Euskaraldian parte hartzera animatzeko egindako bideoa zabaldu dute. Ekimenean parte hartzeko, entitateek irailaren 27ra arte izango dute izena emateko aukera.

Egizu eta Bizarra Lepoan euskara elkarteek, Getxoko Udalagaz elkarlanean, osatutako batzordeak sustatutako grabazioa konfinamenduaren aurretik egin zuten eta COVID-19ak egoeragatik, hurrengo egunotara atzeratu da zabaltzea eta baita entitateentzako izen-ematea irailaren 27ra arte luzatzea ere. Gogoratu, entitateek Ariguneakaz modu kolektiboan parte hartzeko aukera izango dutela edizio honetan, datorren azaroaren 20tik abenduaren 4ra. Irailean, norbanakoek ere izena eman ahal izango dute, Ahobizi, Belarriprest edo Irribizi gisa parte hartzeko.

Bestalde, udalerriko mota guztietako entitatetara (saltokiak, tabernak, denda txikiak, kirol eta kultura elkartea, enpresak, instituzioak, kooperatibak…) 2.600 bat gutun bidaliko dira, ekimenaren berri azaltzeko eta ekainaren 8tik aurrera bisita jasoko dute, Euskaraldian parte hartzeko erari buruzko zalantzak argitzeko.

Bideoan, Getxon Euskaraldian izena emateko prest dauden 15 entitate hauek agertzen dira:

  • Kalaka Delicatesen denda (Algorta)
  • Letamendia Hortz Klinika (Getxo)
  • Gizatiar Emakume Elkarte Soziokultura (Areeta, Romo)
  • Harri Taberna (Getxo)
  • Billabong (Algorta)
  • Eskubeltz Eskaut Taldea (Algorta)
  • Itxas Argia Elkartea (Getxo)
  • Egunkariak (Algorta)
  • CEIP Zubileta HLHI (Algorta)
  • Ibaigane Arrandegia (Areeta)
  • Arenas Club (Romo)
  • In Komunikazioa (Areeta)
  • Estudio K (Algorta)
  • Hotel Artaza (Neguri)
  • Txatxalin Guraso Elkartea (Neguri)

Eta zuk, Euskaraldian parte hartu nahi duzu? Eman izena hemen.

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun