Koronabirusa Uribe Kostan

Hondartzak erabiltzeko joan den aste-akabuko neurriak errepikatuko ditu Getxoko Udalak

Erredakzioa 2020ko eka. 4a, 11:50

Hondartzen edukiera mugatuko dute Getxon.

Datorren aste-akabuan hondartzetara sartzea arautzeko neurriak errepikatuko ditu Getxoko Udalak, hareatzetara bertaratzen diren pertsonen osasun segurtasuna bermatzen duen edukiera ez gainditzeko. Neurriok egunen garapenaren arabera ahal izango direla ohartarazi dute arduradunek, "betiere pertsonen osasuna zaintzeko".

Udalak hesiak eta seinaleak jarri ditu Areetako, Ereagako, Arrigunagako eta Azkorri/Gorrondatxeko hondartzetarako oinezkoentzako sarbideetan, bideetako sarrerak eta pasabideen norabideak arautzeko (bide zabaletan eskuinetik ibiltzea), pilaketak saihesteko eta pertsonak errazago pasatzeko. Seinaleek hareatzetara sartzeko eta irteteko bideak adierazten dituzte, eta uneren batean gehieneko segurtasun-edukiera gainditzen dela ikusiz gero, hondartzetarako sarbidea itxiko da. Udaltzaingoak zainduko du egunak adostutako irizpideen arabera igarotzen direla.

Ereagako hondartzarako ibilgailu-sarbideari dagokionez, barikutik domekara, Begoñako biribilgunetik itxiko da 11:30etik 13:30era eta 15:00etatik 20:00etara, ibilgailuen pilaketak saihesteko. Baimendutako autoei (egoiliarrak, hoteletako bezeroak) pasatzen utziko zaie, eta eguerdian irekiko da, ostalaritza-establezimenduetarako sarbidea errazteko. Era berean, Begoñako eta Igeretxe/Txomintxuko biribilguneen arteko itzulerako erreia trafikoari moztuko zaio, oinezkoentzako espazioa zabaltzeko, Ereagako jaitsieratik aterako dena.

Udalak berriro eskatu die herritarrei eskatzen die neurri horiek errespetatzeko eta arduraz jokatzeko, danok hondartzak eta pasealekuak gozatu ahal izateko.

Gomendioak

Aldundiak eta udalek adostutako erabilera-esparru orokorrean hartutako gomendioei jarraitzea ere eskatu du Getxoko Udalak, eta horren arabera:

  • Ez da onartzen harean kirola egitea (palak, futbola, boleibola...), osasun-agintariek ezarritako segurtasun-distantzia bermatu ahal izateko.
  • Hiru ordu baino gehiago ez egotea gomendatzen da, ahalik eta jende gehien sar dadin.
  • Komeni da eguzkitakorik eta aulkirik ez eramatea.
  • Kasu egin okupazio-jarraibideei
  • Taldeek gehienez 15 pertsonakoak izan behar dute. Bizikidetza-unitate berekoak ez diren taldeetako pertsonek maskara eraman behar dute ipinita edo segurtasun-distantzia mantendu behar dute.
  • Pasealekuetan eta sarbideetan segurtasun-distantzia gordetzea ezinezkoa dela ikusten duten pertsonek maskara jantzita eraman behar dute.
  • Bertaratzeko oinez, bizikletaz, patinetez eta abarrez bertaratzea gomendatzen da, ibilgailu pribatua erabili gabe.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun