Bai Algortako lokal berria, bai Getxo Elkartegian dagoena (Areetako Las Mercedes kaleko sarrera), egokitu dituzte eta zerbitzu egokiagoa emateko diseinatutako banaketa eta altzari berriak dituzte (itxaroteko gunea eta arreta pertsonalizatuko mahaiak, etab.). Era berean, eta osasun-neurriei eta prebentzio-jarraibideei eusten laguntzeko, HABagaz lotutako kudeaketak egin ahal izateko, hitzordua eskatu beharko da 94 662 00 99 telefonoaren bidez (08:00etatik 15:00etara, astelehenetik ostiralera) edo https://citaprevia.getxo.eus webgunean.
HABetan erroldari buruzko kontsultak egin daitezke, baita erroldatze-agiriak eskatu, urrutiko ziurtagiriak kudeatu, hainbat zerbitzutarako inprimakiak eskatu, zergak zatikatu, dokumentuak erregistratu eta obra-baimenak aurkeztu ere.
Udal artxiboa
Era berean, Udal Artxiboak herritarren arretarako zerbitzua ere egingo du, aldez aurretik hitzordua eskatuta, posta elektronikoz, artxibo@getxo.eus helbidean.