Noiz eta non ezarri zenuten zuen akademia, eta zergatik?
2016an ezarri genuen, Algorta erdi-erdian, San Nikolas plazaren ondoan. Akademia ireki genuen jendeak horixe eskatzen zuelako, jakin barik bada ere. Beste modu batera esanda: ingelesa ikasteko bestelako bideak eskaintzen dituen akademia bat beharrezkoa zela ikusi nuen, antzinako irakaskuntza alde batera uzten duena.
Hala, zein da zuen metodologia ikasleek ingelesa ikas dezaten?
Gure komunitatea osatzen duten kideak ez datoz klasera; are gehiago da: esperientzia sakona da, zorrotza baina gertukoa eta dibertigarria. Klase batzuetan ez dugu testulibururik erabiltzen zuzenean eta gehien erabiltzen ditugun kanalak erabiltzaileek eurek darabiltenak dira: Instagram, YouTube eta TikTok. Zabaldu ditugun kanal horietara bereziki zuzendutako edukiak sortu ditugu. Are gehiago, proiektu sekretu bat daukagu eskuartean gure webgunerako oso anbiziotsua izango dena. Hala ere, oraindino top secret da.
COVID-19aren pandemiak zelan eragin dizue ingelesaren irakaskuntzan?
Ezin da ukatu konfinamenduak denok kolpatu gaituela. Hala, enpresa denetan bezala, ekonomikoki galerak izan ditugu. Dena dela, akademian abendutik daramagu koronabirus horretaz berba egiten; aurrea hartu genion gizarteari orokorrean. Hala, krisia heldu orduko, ikasle askok ez zuten sinisten guk bagenekiela zer gertatuko zein eta aurreikuspen horri esker, eta Wimbledon School of English akademiarekin (British Council-aren rankingean Londoneko akademia ospetsuena) dugun harreman estuari esker, astelehenean bertan hasi ahal izan genituen klaseak ematen.
Zeintzuk neurri hartu dituzue hilabete biotan klase horiek emateko?
Akademia zabaldu genuenetik gure lan egiteko modua berdina izan da beti. Erreminta teknologikoak erabili ditugu, hala nola WhatsApp eta Zoom, horiek direlako gure ikasleek gehien erabiltzen dituztelako. Horri esker, krisian ziurtasuna eskaini ahal izan dugu. Are gehiago, 2020an ingelesak duen garrantzia ikusita, argi izan dugu hemendik aurrera ingelesa ulertzea Interneta ulertzea dela, hala nola sare sozialak. Gaur egungo gazteek ez dute euskara, gaztelania ezta ingelesa erabiltzen. Z belaunaldia eta millenials delakook adierazpenerako kanal zehatzak erabiltzen ditugu, gure gurasoek ulertzen ez dutenak.
Zein da ingelesa modu arin eta erraz batean ikasteko giltza?
Motibazioa.
Zertan ezberdintzen zarete bestelako akademietatik?
Ez dugu gaur egun erabili ohi den kalifikazio numerikoan sinisten. Are gehiago, guztiz horren kontra gaude. Uste dut agerian gelditzen dela bataz bestean 9.500 euro ingeleseko formakuntzan gastatu ondoren ia inor dez dela gai ondo ahoskatzeko orange, mountain, parents, seven, comfortable... Ahozkotasuna bertokoen ahulgunea da, eta horri aurre egiteko sortu gara gu. Gurekin jendeak konturatu barik ikasten du, eta horrek ez dauka preziorik. Gaur egungo erreferentzia kulturalak erabiltzen ditugu horretarako, hala nola musika. Hori bai, argi utzi nahi dut gure zorroztasun maila oso altua dela bai ahozkotasunean zein gramatikan, bokabularioan eta zuzentasunean.
Gure gainditze-tasa azterketa ofizialetan %98,42koa da akademia zabaldu genuenetik.
Zer egin behar dute zuen akademian izena eman gura dutenek?
Hurrengo telefonora deitu 648 257 572 (Whatsapp edo llamada), @realenglishgetxo edo realenglish.es . Hala ere, onena da gurera etortzea mezu bat bidali ondoren.