Halako iragazki bat sortuta duen edonork lehiaketara bidal dezake, edo beren-beregi sor dezake parte hartzeko. Epea uztailearen 31ra bitartekoa izango da, eta sari bakarra 400 eurokoa, epaimahaiaren ustez sormenaren aldetik nabarmentzen den lanaren egilearentzat. Epaimahaiaren hiru kideak aurtengo Getxophotoren komisarioa, Jon Uriarte; Paula Gómez Getxophotoko kidea; eta Guillermo Royo Noiz Agendako kidea izango dira. Hain zuzen, Noiz agendagaz elkarlanean ipini dute martxan lehiaketa.
Izen-ematea doakoa da, eta iragazkiak sortzeko Spark AR Studio tresna erabili beharra dago. Lehiaketaren oinarri eta arau denak Getxophotoren webguneko atal honetan ikus daitezke.