Koronabirusa Uribe Kostan

Bideo baten bitartez ospatuko da aurten San Juan gauaren jaia Algortan

Erredakzioa 2020ko eka. 23a, 18:56

COVID-19aren krisia dela eta, ekainaren 23an ezin izango da modu tradizionalean ospatu Algortan San Juan gauaren jaia eta sutea. Hala, ospakizunaren bideo bat online bidez zabaldu dute Egizu, Bizarra Lepoan, ALBE, Itxartu, Gorrondatxe Kultur Elkarte, Etorkinen Federazio Plataforma eta Yala Plataformak, Getxoko Udalaren laguntzagaz. Bestalde, Udaltzaingoak suteak ez egotea zelatatuko du, jende-kontzentraziorik ez egoteko, "pertsonen arteko ezinbesteko distantzia fisikoa gordetzen ez dutelako".  

San Juan bezperako bideo horretan Kilimar taldearen eskutik Suaren festa ipuina entzun daiteke; Josu Larrañaga magia eta tradizioez mintzatzen da; bertsolarien saioa ikus daiteke, eta Itxartu taldeak Urdiaingo San Juan dantza eta konjurua erakusten ditu.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun