Udan euskara gehiago erabili gura duzu?

Erredakzioa 2020ko eka. 17a, 10:58

Udaldian euskaraz berba egiteko Berbalagun egitasmoa jarri du martxan Getxoko Egizu elkarteak. Horren bidez, udalerriko terrazetan, astean behin, ordubetez, talde txikian euskaran murgiltzeko aukera egongo da. Horretarako interesa dutenek hilaren 19ra arte izango dute izena emateko epea. Ekainaren 29ko astean elkartzen hasiko dira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun