"Berezitasun adierazgarri bat izango du aurtengo Euskaraldiak: ariketa kolektiboki egiteko aukera. Norbanakoez gain, entitateek ere parte hartuko dute, hau da, plano pertsonal batetik plano kolektibora salto egingo dugu", azaldu dute Euskaraldiako antolatzaileek. Getxon, entitateen izen-ematea irekita dago daborduko, irailaren 27ra arte.
Euskaraldia Lagunen lantalderen batean ez daudenek eta eguazteneko bilera irekian, zein Euskaraldiaren antolaketan parte hartu gura dutenek, mezu bat bidal dezakete hurrengo emailera euskaraldiagetxon@gmail.com edo 688 65 30 42 telefonoaren Whatsapp-era idatzita.