Hitzordu horiek kasu berrien hasierako balorazioak egiteko eta jarraipen- eta diagnostiko- prozesuak egiteko izango dira, gizarte- langileek aurrez aurre egitea ezinbestekoa dela erabakitzen dutenean. Era berean, hezitzaileek eta psikologoek elkarrizketak aurrez aurre egiten hasiko dira. Agendak berrikusi egingo dira, ordutegiak doitzeko, beharrezkoa izanez gero, itxarongeletan edukiera bakoitzeko baimendutako pertsona-kopurua inoiz ez gainditzeko. Erabiltzaileek maskara eraman beharko dute beti.
Dokumentazioa bulegoetan bertan ere entregatu beharko da, betiere aurrez hitzartutako egunean eta orduan. Krisi sanitarioan gaitutako kanalak (posta
elektronikoa eta WhatsApp) Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (GLL) eskatzeko behar den dokumentazioa bidaltzeko baino ez dira erabili behar, laguntza horiek ez baitira aurrez aurre egingo irailera arte.
Oinarrizko Gizarte Zerbitzuekin aldez aurretik hitzordua eskatzeko zenbakiak hurrengoak dira:
- Algorta-Neguri: 944 660 101
- Romo-Areeta: 944 660 153
- Getxo-Andra Mari: 944 660 130