Bestalde, aurrekoetan bezala, 1.000 euro onartu ditu Udaleko eta erakunde autonomoetako langileek eta zinegotziek euskara ikasteko. Eskaerak aurkezteko epea abenduaren 31ra ere amaituko da.
4.000 euro izango dira gidabaimena ateratzeko azterketa euskaraz egiten duten 17 eta 23 urte bitarteko gazteentzat. Kasu horietan eskaerak aurkezteko epea abenduaren 31n amaituko da. Beste 1.000 euro elkarteetako aisialdiko begirale eta zuzendari agiria lortzeko euskaraz, eta eskaerak aurkezteko epea abenduaren 31n amaituko da.
Azkenik, 7.000 euro bideratuko dira, errotuluak, olanak, pertsianak, biniloak eta ibilgailu komertzialak euskaraz ipintzeko. Eskaerak aurkezteko epea abenduaren 31n amaituko da enpresentzat. Diru-laguntza horiekin batera, Udalak beste zerbitzu batzuk mantenduko ditu euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin, tartean, itzulpen zerbitzua, aholkularitza, ekitaldietarako aurkezle euskaldunen zerbitzua, eta merkatariei nahiz ostalariei doan eskaintzen dizkien itzulpen eta maketazio zerbitzuak.
Euskal kultura sustatzea
Bestalde, euskal kultura sustatzen duten ekintzak antolatu edo garatzen dituzten pertsona eta elkarteen artean Udalak beste 31.650 euro banatzea onartu du. Hain zuzen ere, Olentzero dela eta antolatzen diren ekitaldietarako 20.450 euro zuzenduko dira, eta eskaerak aurkezteko epea urriaren 13tik 20ra arte egongo da zabalik. Beste ildoetarako 11.200 euro izango dira, lokal baten gastuetarako, bertan euskara edo euskal kultura sustatzen duten ekimenak abian jartzeko. Eskaerak aurkezteko epea 10 egunekoa izango da BAOn argitaratzen denetik.
Eskola-orduz kanpoko jarduerak
Azkenik, 40.000 euro izango dira ikastetxeek antolatzen dituzten eskola-orduz kanpoko jardueretan euskara sustatzeko diru-laguntzetarako. Proiektuak aurkezteko epea datorren ekainaren 30ean amaituko da