Gaurko osoko bilkuran koalizio abertzaleak aurkeztutako mozioan aipatzen denez, "bereziki larriak dira Juan Carlos Borboikoari eragiten dioten ustelkeria kasuak, iruzur fiskala eta diru-zuriketa". Horren harira, joan den martxoaren 3an Suitzako La Tribune de Geneve egunkariak herrialde horretako Fiskaltzak egindako ikerketaren berri eman zuen; horretan, Saudi Arabiako erregeak Juan Carlos Borboikoa erregeari emandako 100 milioi dolarreko dohaintzaren nondik norakoak azaleratu ziren. "Kopuru hori herrialde horretako banku batean sartu zen, Mekara abiadura handiko trena eramateko kontratuaren bitartekaritza-lanengatik", gogoratu du EH Bilduk gaur irakurritako mozioan.
"Duela gutxi, Espainiako ustelkeriaren aurkako Fiskaltzak ere Auzitegi Gorenera igorri ditu Juan Carlos Borboikoa forudun izateagatik obra hori gauzatzean nazioarteko transakzioetan izandako ustezko ustelkeria-delitu bati buruzko eginbideak", azpimarratu du koalizio abertzaleak. Horregatik denagatik, EH Bilduk Espainiako erregea zenaren bustoa udaletxeko udalbatza-aretotik kentzea proposatu du, baita osoko bilkurak onartu ere, talde denen babesagaz, popularrek izan ezik.
#plenogetxo EH Bilduren proposamenez, Getxoko osoko bilkurak onartu du Juan Carlos I Borboikoaren bustoa Getxoko udalbatza aretotik kentzea.
— EH Bildu Getxo (@GetxokoEHBildu) June 25, 2020
Erabakia EH Bildu, @GetxoEAJ, @psegetxo eta @ElkarrekinGetxo alderdien aldeko botoekin onartu da. PP kontra agertu da. pic.twitter.com/aaIzQ87hbM