Bere lehenengo nobela horretan, Manu Idarragak aurten bizi izandako zirrarak eta sentipenak uztartu gura izan ditu, non bere bikote maitea betirako galdu duen eta lasaitasunean erretiroa hartuko zuen enpresa itxi egin duten.
Algortako eta Bilboko kaleetan girotutako thrillerra, non lau egunean zehar bere protagonistak urrezko lingoteak daramatzan kargamenduari segika ibiltzen diren. CIAko agenteak, Uzbekistango Gobernuko funtzionarioak, Ertzaintzako ikuskaria eta existitzen ez den ETAko komandua dira suspensezko eleberri horretako protagonistak. Peiok, pertsonaia nagusiak, ustekabean bilbe korapilatsu batean bere burua sartuta aurkituko du.
Non erosi liburua
- Zugazarte liburu-denda, Jata kalea, Algorta.
- Itxaso liburu-denda, Torrene kalea, Algorta.
- Gobelaurre liburu-denda, Itzubaltzeta/Romo.
- Ipuin Kontalaria Kuskuburu, (Oicosa) Algorta
- Tandem, Leioa.
- Ziripot, Urduliz.
- Dimples, Sopela.
- Jose Ignacio, Plentzia.