Hiru laguntza mota onartu ditu Getxoko Udalak. Lehenengoak 1.050 eurokoak dira, eta hiru hilabetez ostatu hartzeko eta bertan egoteko aukera ematea dute helburu. Denbora hori nahikoa da pertsonen egoera baloratzeko eta Arreta pertsonalizatuko Plan bat egokitzeko, Udalaren arabera. Bigarren laguntza-mota senideak dituzten eskatzaileak berriro elkartzeko da, eta zenbatekoa xede-udalerriaren araberakoa izango da (100 euro EAEren barruan, 200 euro EAEtik kanpo eta espainiar Estatuan, eta 300 euro Estatutik kanpo). Eta hirugarren laguntza, 300 eurokoa, oinarrizko beharrak (elikadura, jantziak) asetzeko izango da.
Laguntzak eskatzeko baldintzak honako hauek dira: konfinamenduak iraun bitartean udal-dispositiboetan egon izana, Getxoko udalerrian edo Uribe Kostako Mankomunitatean erroldatuta edo errotuta egotea, beste aukerarik ez izatea eta Diru-sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko Sistemaren prestazioak jasotzeko aukerarik ez izatea, diru-sarrerarik ez izatea eta Arreta Plan pertsonalizatua izatea.
Konfinamenduan, Karitate kaleko aterpetxeak 10 plaza izan ditu, eta behin-behineko aterpeak, berriz, 25. Denera, 33 pertsonak hartu dute ostatu une desberdinetan, eta gutxienez 15 pertsona eta gehienez 25 egon dira bertan. Aldi horretan, ostatu hartutako pertsonek gizarteratze-lana egin dute, Gizarte Zerbitzuek lagunduta, eta horiek positibotzat baloratu dute haien garapena.