Deialdia eskatzeko honako baldintza hauek bete behar dira: pertsona fisikoak edo dirua irabazteko asmorik gabeko erakundea izatea eta egoitza soziala udalerrian izatea, eta aipatutako helburua duten proiektuak edo programak aurrera eraman ahal izatea. Elkarte edo fundazio izaera duten erakundeek Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistroan eta Getxoko Erakundeen Udal Erregistroan izena emanda eduki behar dute.
Diru-laguntza lerroak
Lehenengo diru-laguntza lerroak 15.000 euro banatuko ditu emakumeen elkarteen jarduera arruntaren funtzionamendu edota mantentzeko, eta bigarrenak 15.000 euro emakume eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko diru-laguntzen artean. Kasu honetan emakumeen aurkako indarkeria gaztaroan prebenitzeari garrantzia berezia ematen dioten proiektuei emango zaie lehentasuna. Gehienez eskaera bakarra aurkeztu ahal izango da diru-laguntza lerro bakoitzean.
Diru-laguntza hurrengo jardueretarako jaso ahal izango dute entitateek: elkartearen funtzionamendu arruntarekin lotutako ekintzetarako; emakumeen elkartearen ohiko programetarako; indarkeriaren prebentziora bideratutako jardueretarako, bereziki, gazteei zuzendutakoetara; aukera berdintasunez kontzientzia hartzeko egiten diren jardueretarako; estereotipoak eta genero rolak gainditzeko ekintzetarako; emakumeen egoera eta lekua eremu guztietan hobetzeko egiten diren jardueretarako; oro har, emakumeen parte-hartze politikoa eta soziala sustatzera bideratutako jardueretarako, bereziki emakume gazte edota migratuena, eta oro har, Udaleko Berdintasun Zerbitzuaren jarduketa eremuaren barruan dauden proiektu guztietarako.
Informazio gehiago hemen.