Joan den ekainaren 23an, leku berean, paperezko edukiontzi bati su eman zioten, baina kea azkar atzeman zutenez, ezin izan zuten erabat erre, kalte gehiagorik eragin gabe. Kasu bietan sua nahita piztu duten edo ez jakiteko aztertzen ari dira.
Sua bart goizaldean jazo da Elkano kalean, Akaziak kaleko kantoian, 03:30ak pasatxo. Suhiltzaileei abisua eman diete, eta berehala bertaratu dira sutea itzaltzera. Udaltzaingoak atestatua egin du gertatutakoari buruz, eta, ondoren, kaltetutako edukiontziak kendu dituzte; gaur goizean bertan, beste edukiontzi batzuekaz ordezkatu dituzte.
Imágenes incendio contenedor extinguido esta noche Elkano #Getxo #Bomberos
— Bomberos Bizkaia (@BomberosBizkaia) July 3, 2020
Bart Getxon amatatutako #sutea _ren irudiak #Suhiltzaileak pic.twitter.com/thqR8C6xfh
Udaltzaingoa eta Ertzaintza lan egiten ari dira gertatutakoa argitzeko.