Aurtengo berritasuna da deialdi honetan hezkuntza alorreko diru-laguntzak ere atera direla, aurreko urteotan deialdi propioa izan dutenean. Horregatik, diru-laguntza horiek hartzaileak dira Udalean, Eusko Jaurlaritzan eta/edo erregistro publikoan izena emanda duten entitateak, elkarteak edo federazioak eta baita ikastetxe publikoak ere, hain zuzen ere udalerrian jarduerak garantzen dituzten eta/edo udalerriko biztanleei zuzendutakoak eta Gizarte Kohesioaren arloagaz lankidetzan aritzen direnak.
Sei diru-laguntza ildo
Oraingoan udalak sei diru-laguntza ildo ezarri ditu, hurrengo zenbatekoekin:
- 50.000 euro udalerriko erakundeen ohiko jardueraren funtzionamendurako edo/eta mantentzeko.
- 10.000 euro Getxorako interesezko proiektu zehatzetarako.
- 6.000 euro proiektu esperimentaletarako edo berritzailetarako.
- 56.500 euro parte-hartzea eta pertsona adinduengan zahartze aktiboa sustatzeko.
- 24.000 euro oinarrizko beharrak (gizarte jangela, dutxak eta garbitegia) estaltzeko.
- 64.930 euro hezkuntza alorrerako, zehazki, Getxoko ikastetxeetako ikasleentzako ingurumen-hezkuntzako proiektutarako, eta ikastetxeek eta/edo ikasleen gurasoen elkarteek egindako ekintzetarako eta jardueretarako, proiektu eta jarduera interesgarriak egite aldera.
Udalak gehienez proiektuen % 75a lagunduko du diruz, eta proiektuei dagokien exekuzioa eta justifikazioa %100a beharrezkoa izan beharko da. Eskaerak aurkezteko epea bihartik, uztailaren 18ra izango da, HABetan (946 620 099, https://citaprevia.getxo.eus ), Gizarte Zerbitzuen egoitzan (Algortako Urgull, z/g, 944 660 101), beti aldez aurretiko hitzorduagaz. Era berean, Administrazio Elektronikoaren Bulegoan eta legeak aurreikusitako tokietan ere aurkeztu ahal izango dira. Informazio gehiago udal webgunean: https://www.getxo.eus/eu/servicios-sociales/promocion-participacion/subvencionesservs.