Koronabirusa Uribe Kostan

Begoñako eta Igeretxe biribilguneen arteko itzulerako erreia trafikoari moztuko zaio uda amaitu arte

Erredakzioa 2020ko uzt. 10a, 11:02

Gaurtik aurrera, eta uda amaitu arte, Begoñako galerien eta Igeretxe-Txomintxuko biribilguneen arteko itzulerako erreia trafikoari moztuko zaio, oinezkoentzako eremua zabaltzeko. Bestalde, Begoñako biribilgunetik ixten jarraituko da Ereaga hondartzarako ibilgailuen sarbidea, 11:30etik 13:30era eta 15:00etatik 20:00etara, ibilgailuen pilaketak saihesteko. Baimendutako autoek pasatu ahal izango dute.

Bestalde, maskararen erabilera kontrolatzen jarraituko da Ereaga eta Areetako hondartzetarako sarbiderako pasealekuetan, puntako orduotan paseatzera hurbiltzen den eta hareatzetara joaten den jendea pilatzen delako. Era berean, hondartzak arduraz erabiltzeko gomendioak ere mantenduko dira https://bit.ly/2Z00JG2.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun