Txangoa Fadura alboan dagoen autobus-geltokian hasiko da, 09:00etan, eta Martiartura eta Santa Koloma ermitara ailegatuko da. Doakoa da, baina izena eman beharra dago parte hartzeko, honako lotura honetan. Mendian ibiltzeko zapata erosoak, hamaiketakoa, ura eta eguzkitako krema eroan behar dira.
"Kulturak elkartzea eta ospatzeko guneak sortzea eta baita bizikidetza hobetzea, partaidetza sustatzea, diskriminazioa prebenitzea eta aniztasuna bultzatzea ere dira Bizilagunak Mendira ekimenaren helburuak", azaldu du Getxoko Udalak. Domekan, ibiltzeaz gain, munduko hainbat lekutako mito eta kondairak (Euskal Herrikoak eta atzerrikoak) partekatuko dituzte parte-hartzaileek, adierazi dutenez..