Hautatutako zortzi proposamenak "interes orokorrekoak" direla eta "herriko hainbat auzo eta eremu hartzen dituztela" adirezi du Udalak. Aurreko urteetan legez, gehienez ere milioi bat euro gordeko da parte-hartze bidez aukeratutako proiektuak gauzatzeko. Getxon erroldatutako 16 urtetik gorako pertsonek eta udal-erregistroan izena emanda dauden entitateen ordezkariek parte hartu ahal izango dute prozesuan. Horretarako, proposatu diren zortzi proiektuak baloratu beharko dituzte, euren ustez duten garrantziaren arabera ordenatuta.
- Adinekoen nahi gabeko bakardadearen kontrako baliabideen katalogoa: 22.000 €
- Txakurrentzako aisiarako eremuak: 12.000 €
- Igogailua Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan: 150.000 €
- Bidegorri-sarea zabaltzea: 300.000 €
- Santa Anako ‘haur’ parkea berritzea: 48.000 €
- Tokiko merkataritzan kontsumoa sentsibilizatzeko, laguntzeko eta sustatzeko kanpaina: 60.000 €
- Bizikleta publiko elektrikoaren alokairua eta aparkaleku segurua, bizikleta eta NMP (Norberaren Mugikortasunerako Ibilgailua) pribatuak kargatzeko guneakaz: 400.000 €
- Zaharberritzeak Villamonteko Kultur Aretoan: 155.200 €
Zelan parte hartu
Lau bide egongo dira parte hartzeko. Batetik, Areetako, Algortako eta Udaletxeko Herritarren Arretarako Bulegoetan zein Fadurako kiroldegian, Villamonteko Kultur Aretoan eta Romo Kultur Etxea-RKEn eskuragarri egongo diren inprimakiak bete eta entregatzea. Bestetik, prozesuaren webgunean inprimakia betetzea. Hirugarrenik, eskaneatutako inprimakia gobernuirekia@getxo.eus helbide elektronikora bidaltzea. Eta azkenik, inprimakia Algorta, Areeta eta Bidezabalgo geltokien inguruan horretarako ipini diren postontzietan uztea.