Hau da geratzen diren egunetarako egitaraua:
Uztailak 16, eguena
- 18:00-19:30 Birziklatze-tailerra, Getxoko Ingurumen Aretoan (Larrañazubi, 12B). Eskulan originalak egiteko aukera, esne-brik bat birziklatuz.
- 18:00-19:30 Hiri-baratzea sortzen ikasteko tailerra, Zubiletako ortuetan. Izena eman beharra dago
Uztailak 17, barikua
- 18:15-19:15 eta 19:15-20:15 Irteera itsasontzian. Plazak agortuta daude.
- 20:00-22:00 Bizikleta-txangoa. Ibilbide erraza eta familia osorentzat aproposa egingo da, Getxoko itsasertzean, nork bere bizikleta eroanda. Izena eman beharra dago.
Uztailak 18, zapatua
- 10:00-12:00 Orientazio-ginkana, Galea inguruan. Parte hartzeko izena eman beharra dago.
- 11:00-12:00 Xuso, birziklapenaren magoaren emanaldia, Getxoko Ingurumen Aretoan (Larrañazubi, 12B)
Uztailak 19, domeka
- 10:00-12:00 Ibilketa nordikoa, Aixerrotan. Kmeni da arropa eta oinetako erosoak eroatea. Jarduera egiteko makilak antolatzaileek banatuko dituzte. Lehenik 50 minutuko hastapen-tailerra egingo da, eta ondoren ordubeteko ibilaldia. Izena eman beharra dago.
- 10:30-13:00 Ibilbide geologikoa Getxoko flyschean. Galeako gotorlekutik Azkorri-Gorrondatxeko hondartzaraino, geologo batek gidatuta. Izena eman beharra dago.
- 14:00 eta 16:00 Paddle-surf, Arriluzeko arrapalan, saio bikoitzean. Izena eman beharra dago (14 urtetik gorakoentzako jarduera).
Izena emateko, 605 749 064 telefonora deitu edo getxoasteberdea@gmail.com helbidera idatzi beharra dago, aukeratutako jarduera, izen-abizenak eta mugikorraren zenbakia adieraziz. Jarduera denak doakoak dira.