Getxoko Herritarrak Artatzeko Bulegoak itxita egongo dira astelehenetik

Erredakzioa 2020ko uzt. 16a, 16:23
Herritarrak Artatzeko Bulegoa, Algortan. © GETXOKO UDALA

Getxoko Udalak iragarri du datorren astelehenetik aurrera, hilak 20, itxita egongo direla Herritarrak Artatzeko Bulegoak (HAB). Arreta ematen segituko du aurretiko hitzordua eskatuta. Ez dute zehaztu noiz arte iraungo duen egoera horrek.

Hitzordua eskatzeko, 94 662 00 99 telefono-zenbakira deitu edo citaprevia.getxo.eus web orrian sartu beharra dago. Algortan (Torrene 3) eta Areetan (Mesedeetako kalea 13) daude HABak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun