Lehenengo estropada emakumezkoena izango da, eta 17:40an hasiko da. Lau traineruk hartuko dute parte horretan. Ondoren, gizonezkoen hamabi traineru lehiatuko dira, Eusko Label Ligako proban. Estropadak 19:30ak aldera amaituko direla aurreikusi dute.
TKEk antolatu ditu probak, Getxo Arraunegaz eta Getxo Kirolalegaz batera. Biharko estropada "zero ikusleko" ekitaldi modura planteatu dute, eta horrenbestez telebistaz ikusteko gomendioa egin dute. Bertaratuko direnei, segurtasun- eta higiene-neurri guztiak betetzeko beharra gogorarazteaz gain, ahal den neurrian ibilgailu pribatuan ez joateko eskatu diete .