Drainatze-proiektuak Tipitapako 14.600 biztanle ingururen bizi-kalitatea hobetuko duela azaldu dute udal-iturriek. "Laguntza honek udalaren konpromiso solidarioa berrestea dakar", esan du Carmen Diaz Gizarte Kohesioko zinegotziak, "oraingoan Euskal Fondoaren bidez, eta, beraz, Tipitapan duela urte batzuetatik egiten ari diren esku-hartzeei eskainitako laguntzari jarraipena ematen zaio".
Izan ere, Getxoko Udala Euskal Fondoan dagoenetik sustatuko ekintza gehienak aipatutako nikaraguar herri horretan gauzatu dira, besteak beste auzo batzuetan saneamendu-azpiegiturak egokitzeko, bertako agintariei trebakuntza eskaintzeko emateko eta udal-planifikazioa sustatzeko.