Hemeretzi taldek hartuko dute parte Getxoko 75. Zirkuituan, eta horietatik bost World Tourreko mailakoak izango dira: Movistar team, NTT, Trek Segafredo, UAE Emirates eta Bahrain McLaren. Irteera neutralizatua 11:30ean egingo da Bizkai Zubiaren alboan, eta benetako irteera eta helmuga epaitegiaren aurrean egongo dira, Foruen kalean.
"Erakundeek agindutako osasun-neurriak beteko dira", Punta Galea Txirrindulari Elkarteko presidente Mikel Guinearen esanetan, " maskara erabiltzea, segurtasun-distantzia, eskuen garbiketa, etab." Bestalde, eta ohi den legez, Getxoko Udaltzaingoak neurri bereziak ezarriko ditu trafikoari dagokionez, bai lasterketa-egunaren bezperan bai abuztuaren 2an bertan.