Ekainaren 28ko mural batean "Udalak egindako zentsura" salatu du Getxoko EH Bilduk

Unai Brea 2020ko uzt. 19a, 17:30
© GETXOKO EH BILDU

"Udalaren jarduketa absurdo eta zentsuratzailea" salatu du Getxoko EH Bilduk sare sozialen bitartez, ekainaren 28an, LGTBIQ+ harrotasunaren eguna dela eta egindako mural batetik esaldi bat ezabatzeagatik. Hain zuzen ere, "Inposaturiko ateak ireki" esaldia kendu dute jatorrizko muraletik.  

"Beste behin ere, kontrolpean ez duen mezu ororen kontra egiten du Udalak", kritikatu du EH Bilduk bere Facebook orrian. Hemen ikus daiteke koalizioak argitaratutako argazki bikoitza:

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun