Iragarri dutenez, datorren ikasturtean ohiko helburuei eutsiko die programak: "Gaitasun pertsonal positiboak eskuratzen laguntzea (autoerregulazio emozionala, balioak), substantzien erabilera desegokiaren aurrean arriskuak prebenitzen eta murrizten laguntzea, eta teknologia berrien erabilera arduratsua sustatzea, beti ere, edukiera murriztuz eta beharrezko osasun-neurriak hartuz".
Hain zuzen, Getxoko zortzi ikastetxetan Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko 114 ikasgelatako 2.556 ikaslek aukera izan dute droga-mendekotasunen prebentzioari, alkoholaren eta drogen arriskuari, apustuei, on line jokoari, sare sozialen erabilera egokiari eta abarri buruzko tailerretan parte hartzeko. Bereziki aipatzekoa da Osakidetzagaz batera kalamuaren kontsumoaren arriskuez egindako sentsibilizazio-lana, osasun mentalagaz lotutako arrisku-pertzepzioa areagotuz bestak beste.