Ekimenaren sustatzaileek Etxetxuren ardura lehenbailehen bereganatzeko eskatzen diote Udalari, "saldutako prezio berean erosiz, edo desjabetuz, gaur egungo ugazabek ez badute eraikina babesten". Horrez gain, Etxetxu berregokitzea gura dute, haren nortasuna errespetatuz. Era berea, erabilera publikoa izan dezala eskatu dute, "Portu Zaharreko bizilagunakaz adostuta".
Azaldu dutenez, eraikina 2017an saldu zen, eta ugazaba berriek proiektu bat aurkeztu zuten goiko solairuan turismo-gune bat sortzeko. "Baina lanak ez dira hasi, eta eraikina gero hondatuago dago".
XVII. mendekoa da Etxetxu. "Besteak beste Udaletxea eta Arrantzaleen Kofradia egon dira bertan, auzokoentzako topagunea izateaz gain", gogorarazi dute orain harentzako babesa eskatzen dabiltzanek.