Hitzarmenak
Urritasun psikikoa duten pertsonei arreta egin eta nahasmendu eta desgaitasun intelektualak dituzten pertsonen familiak laguntzen dituen Gaude elkarteak 56.250 euro jasoko ditu, aisialdirako eta partaidetza sozialerako zein familiak laguntzeko eta horiei atsedena emateko zerbitzuetara zuzendutako jarduerak finantzatzeko.
Bigarrenez, Gurutze Gorriak 23.125 euro eskuratuko ditu, jarduera ezberdinen arteko koordinazioa finantzatzeko, gizarte beharretan jardutea helburu nagusietako bat izanik. Gainera, pandemian sortutako beharrak artatzeko beste 10.000 euro gehiago jaso ditu elkarteak.
Sarekidek, Getxoko Boluntariotza Erakundeen Elkarteak 22.150 euro izango ditu, Getxo udalerrian partaidetza eta gizarteratzea sustatzeko zerbitzua ematen den modua arautzeko.
Caritasentzat 15.000 euroko diru-laguntza izango da, zailtasun sozioekonomikoak eta gizarteratzeko zailtasunak dituzten pertsonak eta familiei babes eta konpainia integrala emateko jarduerak finantzatzeko. Entitate honek ere beste 10.000 euro gehiago jaso ditu pandemian izandako beharrei erantzuna ematen laguntzeko.
APNABI-Autismo Bizkaia elkarteak 13.500 euroko diru-laguntza jasoko du, autismoaren espektroa duten pertsonentzako jarduerak eta horien familiei eta aisialdira laguntza finantzatzeko.
Azkenik, Síndrome de Down Fundazioak 5.175 euroko laguntza izango du, udalerriko erabiltzaileek eta haien senideek parte hartzen dituzten programa eta aktibitate desberdinen kudeaketa finantzatzeko.