Ariketak egiteko egunetan, Euskaraldiko txapa soinean janzteko eta ariketa egiteko gonbidapena egin du Getxoko Euskaraldiak.
Antolatzaileek zabaldu dutenez, "euskara GEHIAGO, GEHIAGOTAN eta GEHIAGOREKIN egingo dugu".
- GEHIAGO. Egun gehiagotan egingo dugu eta kontzienteago.
- GEHIAGOTAN. Ariketa egiten dugunok jende gehiagorekin egingo dugu euskaraz.
- GEHIAGOREKIN. Ariguneen bitartez une eta espazio berriak irabaziko ditugu.