Gai horren inguruko eztabaidan, PPk adierazi duenez, "araudian ez da hurbileko polizia ondo definitu, eta polizia asko sakabanatu da sekzioetan". EH-Bilduren iritziz, "ez da nahikoa, eta ez die etorkizuneko erronkei erantzuten (parte hartzeko prozesua, genero-eragina eta euskalduntze-prozesua); beraz, ez du anbiziorik eta lege baten mende dago". Elkarrekin Podemos bat dator EH Bilduren argudio horiekaz, eta, alderdiaren arabera, "berritasun gutxi dakartza, ez du lortu nahi zen Udaltzaingoaren hurbiltasuna erdiesten, eta ez da partekatu edo negoziatu".
Udal-gobernuak, bere aldetik, azaldu du aplikatu behar diren legeetara egokitu gura izan dela: "Gertatu diren gizarte-aldaketekin bat datorren hurbileko poliziaren aldeko apustua egin da eta antolaketarako barneko dokumentu bat da. Araudiaren bitartez, Getxoko herritarrei zerbitzu hobea eskainiko dien polizia lortzeko urratsak egingo ditugu, non bermatuko den Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legean jasotako xedapenak aplikatzen direla. Gainera, polizien euskalduntzea jasoko da bertan".