Atzo gaueko 23:00ak inguruan, koronabirusagatik ezarritako neurriak (ordutegia eta edukiera) betetzen ari zirela bermatzeko dispositiboa jarri zuen martxan Ertzaintzak. Goizaldeko 01:00ak aldera, San Nikolas plazara gerturatu dira hainbat ertzain-patruila eta, iturriek azaldu dutenez, pertsona bat salatu zuten maskara jantzita ez eramatea eta agenteei errespetu falta egitea leporatuta.
Ordubete beranduago, 02:00ak aldera, Amezti kalean, tabernak itxita zeudela, inguruetan bilduta zeuden pertsonak desalojatu egin ditu Ertzaintzak. Zenbait patruila gerturatu dira eta gogorarazi diete maskara eramateko derrigortasuna eta kalean edateko debekua. Horren aurrean, hainbat lagunek objektuak bota ei dizkiete agenteei, Ertzaintzak zabaldu duenaren arabera; ondorioz, ingurua hustu dute eta pertsona bat identifikatu dute.
Edukiontziak sutan
Ezezagunek su eman diete Algortako Artibai kaleko hainbat edukiontziri. Horren ondorioz, suhiltzaileak bertaratu egin behar izan dira sugarrak amatatzeko. Oraindino ez dakigu zenbaterainokoak izan diren kalteak.
Imágenes que nos envían del incendio de contenedores extinguido anoche en Artibai #Getxo #Bomberos
— Bomberos Bizkaia (@BomberosBizkaia) August 1, 2020
Agradecer a Íñigo F., autor de las mismas, la disfusión de nuestro trabajo a href="https://t.co/2y9fWEy6T8">pic.twitter.com/2y9fWEy6T8