Koronabirusa Uribe Kostan

Udalerriko establezimenduak laguntzeko 1.024 diru-laguntza onartu ditu Getxoko Udalak

Iker Rincon Moreno 2020ko abuztuaren 4a

COVID-19ak eragindako krisiari aurre egiteko udalerriko establezimenduak mantentzeko ezohiko laguntzen ebazpena argitaratu du Getxoko Udalak. Denera, 1.085 eskaera jaso dira eta 1.024 onartu dituzte.

Getxoko Udalak 1,5 milioi euro banatu dira udalerriko 1.024 pertsona autonomoren eta mikroenpresen artean. Sektoreka, gehienak zerbitzu-enpresak (500), saltokiak (301), ostalaritza (210) eta turismo-zerbitzuen enpresak (13) dira.

1.085 eskaera jaso dira eta, horiek aztertu ondoren, 1.024 diru-laguntza eman dira, 49 ukatu, 8 atzera egin eta 4 ez dira onartu epez kanpo aurkezteagatik.

Laguntzei buruzko informazio eta xehetasun gehiago hemen: https://www.getxo.eus/eu/getxolan/noticias/487