Zurrumurruen kontrako binetak ikus daitezke egunotan udalerriko hainbat lekutan

Erredakzioa 2020ko abu. 5a, 09:27
Bineten adibidetako bat.

Getxoko Zurrumurrurik Ez Estrategiak, Bilbo, Gasteiz, Basauri eta Leioako sareakaz elkarlanean, sentsibilizazio-jarduera bat diseinatu du, Quan Zhou Wu ilustratzaile eta arrazismoaren aurkako ekintzailearen eskutik. Kultur aniztasuna oinarri izanda, diskriminazioa prebenitu eta bizikidetza sustatu gura duen ekimen horren helburua da, ilustrazio eta adierazpenen bidez, atzerritarren eta arrazen inguruko zurrumurru eta aurreiritzi larriak diluitzeko gakoak ezagutaraztea.

Bineta horiek udalerriko hainbat tokitan eta sare sozialetan ikusi ahal izango dira, abuztuko asteetan eta irailaren lehenengo egunotan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun