Halaber, Bizkaia Zubiko plazan dauden komun publikoak birgaitzeko proiektua onartu dute. Lan horiek egiteko lizitazio-aurrekontua 145.939 eurokoa da eta gauzatzeko epea hiru hilabetekoa izango da. Lanak urriaren bigarren hamabostaldian hasiko dira. Obra horiek iaz lizitatu ziren baina gauzatu gabe geratu ziren, esleipendunak kontratua gauzatzeari uko egin ziolako.