Aurrekontu parte-hartzaileetan aurreikusitako milioi bat euroko diru-partida banatuko da lehenengo zazpi proiektuen artean. Hala, herritarrek hautatutako proposamenak (zortzi denera) honela sailkatzen dira, jasotako puntuen arabera:
ORDENA |
AURREKONTUA |
PROPOSAMENA |
1 |
22.000 euro |
Adinekoen nahi gabeko bakardadearen kontrako baliabideen katalogoa. |
2 |
300.000 euro |
Bidegorri sarea zabaltzea. |
3 |
60.000 euro |
Tokiko merkataritzan kontsumoa sentsibilizatzeko, laguntzeko eta sustatzeko kanpaina. |
4 |
155.200 euro |
Zaharberritzeak Villamonteko kultur etxean. |
5 |
48.000 euro |
Santa Anako haur parkea berritzea. |
6 |
12.000 euro |
Txakurrentzako aisiarako eremuak. |
7 |
400.000 euro |
Bizikleta publiko elektrikoaren alokairua eta aparkaleku segurua, bizikleta eta NMI (Norberaren Mugikortasunerako Ibilgailua) pribatuak kargatzeko guneakaz. |
8 |
2.520 |
Igogailua Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan. |
Bigarren fase horretan, jasotako galdeketen kopurua 774koa izan zen; horietatik, 659 baliodunak eta 115 baliogabeak (hainbat arrazoirengatik). Beste urteetan ez bezala, galdeketa gehienak (449) online aurkeztu ziren, web gunearen edo posta elektronikoaren bitartez. 210 udal eraikin ezberdinetan eta kaleko karpetan jarritako buzoietan jaso ziren.
Aurrekontu parte-hartzaileen bigarren fase horretan, proposamenak jasotzeko hiru postontzi jarri ziren Algortako, Areetako eta Bidezabalgo geltokietan. Halaber, boto-ontziak egon ziren Herritarren Arretarako Bulegoetan (HAB) eta Fadurako kiroldegian, Villamonteko kultur etxean eta RKEn; gainera, informatzeko karpak ere jarri ziren Algortako Telletxe plazan, Areetako Xake plazan eta parte hartzeko aukera eman zen udal-webgunean erabilgarri zegoen inprimaki digitala betez, edota inprimakia helbide elektronikora bidaliz eskaneatutako eranskin gisa.