Getxoko Udaltzaingoak 65 salaketa jarri ditu aste-akabuan osasuna babesteko neurriak ez betetzea egotzita

Iker Rincon Moreno 2020ko abu. 10a, 14:56
© GETXOKO UDALA

Joan den aste-akabuan, hilaren 7tik 9ra bitartean, Getxoko Udaltzaingoak 65 salaketa jarri ditu osasuna bermatzeko arauak ez betetzeagatik. Udalak azaldu duenez, COVID-19a dela eta, udaltzainek euren lana "areagotu" egin dute hainbat gunetan, eguneko zein gaueko aisialdia zelatatzeko.

Abuztuaren 7tik, barikutik, eta abuztuaren 9ko goizaldera arte, prebentzio-dispositibo bat egon da martxan osasun-araudia betetzeko. Horren ondorioz, 43 pertsona salatu zituzten maskara ez eramateagatik eta beste 22 pertsona bide publikoan alkohola kontsumitzeagatik. Gazte-lonja baten beste hiru erabiltzaile salatu dira eta lonja ixteko agindu da.

Era berean, polizia-presentzia areagotu egin da parke eta aisialdi-guneetako inguruetan, gelditze eta botiloi posibleak detektatzeko eta, horrela, horiek egitea saihesteko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun