Gizon batek bere bikotekideari egindako erasoa gaitzetsi du Leioako Udalak

Erredakzioa 2020ko abu. 14a, 15:25

Gaurko elkarretaratzea. © LEIOAKO UDALA

Leioako Udalak gaitzetsi egin du bizilagun batek bere bikotekideari eragindako genero-indarkeriako kasu bat, eta elkarretaratzea egin du gaur, 12:00etan, Bulebarrean.

Leioako Udalak "irmoki" gaitzetsi du emakume batek bikotekidearengandik jasan duen genero-indarkeriako kasua, eta elkartasuna helarazi die bai biktimari bai haren familiari. Leioako Udalak gogorarazten du emakumeenganako indarkeria (psikologikoa, ekonomikoa, fisikoa, sexuala) emakumeen duintasunaren eta segurtasun fisiko nahiz moralaren eraso larria dela, eta, ondorioz, giza eskubideen urraketa larri eta onartezina.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun