Jabekuntza Eskolaren ikastaro berriek bizitza eta zaintza erdian jarri gura dute

Erredakzioa 2020ko ira. 3a, 08:59
Algortako Martikoena kaleko 16 zenbakian dago kokatuta Getxoko Jabekuntza Eskola.

Irailaren 14tik 30era bitartean zabalik egongo da Getxoko Udalak antolatutako Emakumeen Jabekuntza Eskolaren ikasturte berrirako izena emateko epea. Oraingoan, COVID-19ak eragindako egoera dela eta, hainbat ikastaro online bidez eskainiko dira, aurrez aurre egitea posible ez denean. Hori dela eta, ikastaro denak doakoak izango dira.

Getxoko Emakumeen Jabekuntza Eskola Basauriko, Ermuko eta Ondarroako udalerriekin sarean antolatuta dago, emakumeen ahalduntzea bultzatzea eta politikan eta gizartean beraien parte hartzea sustatzea ahalbidetzeko. Eskola emakumeentzat ikasteko, hausnartzeko eta eztabaidatzeko topalekua izateaz gain, adin eta jatorri guztietakoentzako esperientziak partekatzeko tokia ere da. “Ikasturte berriari begira, arreta berezia jarri dugu koronabirusak gure bizitzetan duen eraginarekin zerikusia duten ikastaroak eta tailerrak antolatzeko, egoera honek agerian utzi baitu feminismoek planteatzen dutena, hau da, bizitza eta zaintza erdian jarri behar dugula. Bizitza krisian dagoela eta denon artean zaindu behar dugula”, nabarmendu du Carmen Diaz Gizarte Kohesioko zinegotziak.

Ikastaroak eta tailerrak

2020/2021eko ikasturteak 15 ikastaro, tailer eta jarduera (batzuk gai berriakaz eta bi euskaraz) eskainiko ditu hurrengo arloetan banatuta: Komunikazioa, Nortasun eta subjektibotasun femeninoa, Munduko emakumeen elkartasun eta trukatzea, Feminismoa, Osasuna, Kultura Birdefinitzea eta Autonomia sendotzea. Jarduerak Jabekuntza Eskolan bertan, Algortako Martikoena kaleko 16 zenbakian eta Romo Kultur Etxean izango dira. Aurrez aurre egitea posible izango ez balitz, online izango lirateke ekitaldiak.

  • Nola hitz egin jendaurrean
  • Erotika tailerra. Ahalduntze sexuala
  • Confinamiento. Y ahora… ¿qué?
  • Aprendiendo a querernos
  • Laboratorio de teatro feminista. Desde el cuerpo a la acción social concreta.
  • Mugak: mujeres que se fueron, mujeres que llegan.
  • Escuela de Economía Feminista de Getxo (no necesita inscripción).
  • Autodefensa feminista
  • Taller de alimentación consciente. Mindful Eating.
  • BIORISA, taller de risoterapia
  • Reforzar el suelo pélvico
  • Acoger a nuestra niña interior.
  • Coro feminista: cantando y componiendo una identidad propia.
  • Taller de escritura creativa
  • Manos a la luz, taller de electricidad para la autosuficiencia.

Izen-ematea

Izen-ematea egiteko emakume interesatuek inprimaki bat bete eta entregatu beharko dute hurrengo tokietan: udal webgunean  (https://getxo.eus/es/igualdad ), Berdintasuneko Zerbitzuan (Urgull kalea, z/g) edo HABetan aurretiko hitzorduarekin (94 662 00 99, https://citaprevia.getxo.eus). Parte hartzaile bakoitzak gehienez hiru ikastarotan eman ahal izango du izena. Ikastaro guztiak doakoak izango dira.

Kopurua eskainitako plazena baino handiago bada, zozketa egingo da eta onartuen zerrendak urriaren 8an argitaratuko dira eta horiek zuzenean ikastaroa egin ahal izango dute, aurten, lehenengo aldiz, matrikula egin behar ez izanik. Onartuen zerrendak  Villamonteko Kultur Aretoan, RKEn, HABetan eta udal webgunean egongo dira ikusgai.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun