Guztira, ibilgailu elektrikoak kargatzeko 8 puntu egongo dira, karga azkarra behar dutenen premiei erantzuteko (iragaitzazko erabiltzaileak, taxistak, azken miliako garraioa) eta denbora luzeagoan aparkatuta egongo direnei (Kirol Portuaren erabiltzaileak, jatetxeak, zerbitzuak).
Instalazioak honako zerbitzu hauek izango ditu:
- 50 kW-ko 2 kargagailu azkar KZn (korronte zuzena, CCS2 eta CHADEMO konektoreetarako), 15 minutuan 100 kilometroko autonomia kargatzen dutenak.
- 3 kargagailu bikoitz erdi-azkar, 22kW-koak, KA (korronte alternoa) hartune bakoitzeko, 30 minutuan 100 kilometrorainoko autonomia kargatzen dutenak. Ibilgailu gehienetan, korronte alternoko karga 7.4 kW-ra mugatua dago; kasu horretan, ohikoagoa da ekipo horiekaz kargatzeko abiadura 100 kilometrokoa izatea 2 orduan.
Tarifak agerian daude kargatzeko guneetan.