Iraileko programazioari ekin dio Getxoko Ingurumen Aretoak

Erredakzioa 2020ko ira. 10a, 10:35

Irailagaz batera, ikasturte berriko programazioa eskaintzeari ekin dio Getxoko Ingurumen Aretoak. Hala, osasun-larrialdi egoerak baldintzatuta bada ere, askotariko egitaraua prestatu dute interesa duten denen gozamenerako.

Arduradunek azaldu dutenez, hilaren 19ko tailerra eta 26ko ibilbidea gaztelaniaz izango dira; beste jarduera guztiak gaztelaniaz zein euskaraz egin daitezke.

Kasu guztietan ekintzak doakoak diren arren, izena eman beharko da aldez aurretik.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun