Euskara ezagutu, ikasi eta hobetu gura duten 16 urtetik gorakoek aukera handia izango dute udal, Lauaxeta AEK, Jose Antonio Agirre ta Lekube eta Bai&By euskaltegietan. Maila guztietako ohiko ikastaroakaz batera, honako hauek ere izango dira: modulu txikiak, tituluak ateratzeko prestakuntza, autoikaskuntza, mintzatzeko klaseak edo plazerez ikasteko saioak, presiorik gabe. 6 eta 16 urte bitartekoentzat Algortako Inguma Umeen Euskaltegiak eta Areetako Uztarri Umeen Euskaltegiak eskaintzen dituzte ikastaroak.
Dendarientzako eta ostalarientzako tailerrak izango dira, baita etorkinentzat eta seme-alabakaz euskaraz egin gura duten gurasoentzat ere. Egizu elkartearen eskutik, Berbalaguna ekimena, euskaraz berba egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin gura dutenak biltzen dituen programa ere abian izango da.
Diru-laguntzak
Getxoko Udalak euskara ikasteko diru-laguntzak ematen dituela eta baita Bizkaiko Foru Aldundiak (www.bizkaia.eus/euskaratxartela) eta HABEk (http://www.habe.euskadi.eus) ere.