Izakinen Amaierako Merkatuak beti erakarri izan ditu udalerriko bisitariak eta bizilagunak pagotxen bila; baina, orain zaila denez segurtasun-neurri eta gomendio denak bermatzea, hura bertan behera uztea erabaki da, joan den uztailean Komertzio Mahaikideakaz kontrastatu ondoren, udal-iturriek azaldu dutenez.
Hedapen kanpaina
Kanpainaren helburua da “guztion artean zaintzeaz gain, herritarrei gogoraraztea udalerriko saltokiak hor daudela eta bertan erosten jarrai daitekeela, horretarako erosketa-giro segurua emateko higiene- eta osasun-neurri guztiak hartu baitira", Iñigo Urkitza Sustapen Ekonomikorako zinegotziak adierazi duenez.
Saltoki eta interes guneetan kanpainari buruzko informazio-kartelak jarriko dira, QR kode batez, parte-hartzaileen zerrenda eta helbidea deskargatzeko eta Getxoberrin gehigarri berezi bat argitaratuko da –bertan saltokien zerrenda, argazkiak eta datuak agertuko dira, erosketa-kategorien arabera antolatuta –. Publizitatea kontratatuko da hainbat gune eta hedabidetan eta bideo batzuk ere egingo dira sare sozialetan zabaltzeko, edizio honetako lelo berriagaz: "Getxoko merkataritza beti zurekin".