Gaur, irailaren 15ean, aldizkako epemuga eta jakinarazpen kolektiboa duten zerga hauen 2020ko borondatezko ordainketa-epea hasi da:
- Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen gaineko Zerga (TMIZ).
- Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ).
- Ibilgailuak finken barrura espaloietatik eta aparkaleku-erreserbatik (pasabideak) sartzeagatiko tasa.
- Auto-taxien aparkalekuak erreserbatzeagatiko tasa.
- Bide publikoa okupatzeagatiko tasa: kioskoak.
- Ibilgailuak udal bide publikoetan aparkatzeko tasa (egoiliarren urteko txartelak: TAO).
- Kutxazain automatikoak.
- Bide publikoa okupatzeagatiko tasa: terrazak.
Helbideratu gabeko ordainagiriak irailaren 15etik urriaren 15era bitarte ordaindu ahal izango ditu zergadunak, ordainagiriaren atzealdean adierazten diren moduetako bat erabiliz.
Helbideratze arruntaren modalitateko ordainagiriak Udalak kobratuko ditu, zergadunak urriaren 16an adierazitako banku-kontuan.
Nahierako Ordainketaren bidezko helbideratzearen modalitatean sartzen diren ordainagiriak Udalak kobratuko ditu zergadunak adierazitako banku-kontuan, egun hauetan:
- 4 epetako modalitatea: irailaren 15ean, urriaren 15ean, azaroaren 17an eta abenduaren 15ean.
- 2 epetako modalitatea: irailaren 15ean eta azaroaren 17an.
- Epe bateko modalitatea: urriaren 16an.