Getxoko EH Bilduk jakinarazi duenez, udalerriari dagozkion eta aztertzen ari diren lineak honakoak dira:
- A3411 Bilbo - Azkorri
- A3414 Bilbo - Getxo (tuneletatik)
- A3422 Areeta - Berango
- A3451 Areeta - Armintza
- A3471 Getxo - Gurutzeta
- A3472 Areeta - Gurutzeta
Aurreproiektua aztertzen ari direla eta, ibilbideetan aldaketak egiteko, maiztasunak areagotzeko zein ordutegiak aldatzeko herritarren proposamenak jaso gura ditu Getxoko EH Bilduk, ondoren alegazio horiek Bizkaiko Batzar Nagusietan aurkeztu ahal izateko. Ekarpenak getxo@ehbildu.eus helbidera edo 665 73 24 91 zenbakira bidali ahalko dira.