Alde horretatik, “Getxo osoan 30 km/h-ko abiadura maximora mugatzeari buruzko erabakia zabaltzeko, Getxoko etxe guztietako gutunontzietara (30.000 postontzi) flyer bat bidaliko da muga horri buruzko informazioarekin. Flyer horrekin batera, binilo bat banatuko da autoetan jartzeko, araudi berri hau sustatzeko sortutako logotipoarekin. Izan ere, araudi berriaren helburua da araudi berri honek udalerria seguruagoa, osasungarriagoa, isilagoa eta aire garbiagokoa bihurtu nahi du”, ezagutzera eman du Joseba Arregi Ingurumeneko Hiri Zerbitzu eta Ingurumen Kalitateko zinegotziak.
Beste mezu bat da laster ezartzeko aztertzen ari diren bidegorrien sarea handitzeko proposamenak erakustea, 25 km baino gehiagoko sarea osatuko dutenak. Horretarako, metroaren publizitate-euskarriak erabiliko dira jende gehien biltzen duten bi geltokietan (Algorta eta Areeta).
Beste ekimen batzuk
Horrez gainera, street marketing ekintzak gauzatuko dira bidegorrietan eta zebra-bideetan; oinez ibiltzera, pedalei eragitera eta garraiobide iraunkorrak erabiltzera animatzen diren mezu positiboak islatuko dira.
Txikienentzat ere, aste osoan, haurrentzako pintura-lehiaketa egingo da, “Nola mugitzen zaren Getxon” goiburupean. Lehiaketa horren bidez, mugikortasun iraunkorraren garrantziaz jabetu gura da. Horretarako, udalerrian nola mugitzen diren erakusten duten marrazkiak bidali beharko dituzte helbide elektroniko honetara: getxomovilidad@gmail.com.
Lehiaketak bi kategoria ditu. Lehenbizikoa, 4 eta 9 urte bitarteko haurrentzat; bigarrena, 10 eta 15 urte bitarteko haurrentzat. Kategoria bakoitzean marrazki onenak sarituko dira. Epaimahaia marrazkilari edo diseinatzaile profesionalen talde batek osatuko du.
Aurreko urteetan bezala, helduenek bizikletaz ibiltzen ikasteko aukera izango dute. Ikasteko eskolak antolatu eta bizikletak emango dira. Haurrek bereak ekar ditzakete. Tailerra datorren astean izango da, 21, 22, 23 eta 24an, Txurrukako kaian, 18:00etatik 20:00etara.
Eta, azkenik, hilaren 22an, martitzenean, egun osoan jarduera didaktiko bat egingo da gure bizikleta prest izaten ikasteko. Oinarrizko konponketa-tailerra: bizikletaren anatomia, gure bizikleten garbiketa eta koipeztatzea, gurpil bat askatzea zulaketa bat konpontzeko eta bizikletari buruzko beste aholku batzuk ere ikasiko dira. Algortako Telletxe plazan egingo da, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
Azken bi jarduera horiek aurrez hitzordua eskatuta egingo dira, 605 74 90 64 telefonoan, eta plazak mugatuak izango dira.
Ibilgailuen zirkulazioa moztea, Algortan eta Areetan
Domekan, hilaren 20an, 8:00etatik 20:00etara, Algorta eta Areetako erdigunetako kale batzuk itxita egongo dira ibilgailu pribatuen joan-etorrietarako. Murrizketa horiek ez dituzte ukituko garraio publikoak eta Udalaren baimena duten establezimenduetako ibilgailuak. Eskaerak: ingurugiroa@getxo.eus.