Novaltia Zamudion lekututa dagoen enpresa kooperatiboa da, produktu farmazeutikoak Bizkaia osotik banatzen dituena. Joan den urteko uztailaren 22an greba mugagabeari ekin zioten, 2019ko otsailean hitzarmen propioa deuseztatu ondoren hitzarmen kolektiboaren negoziaketan adostasunik lortu ez delako. ELA sindikatuak azaldu duenez, greban dauden beharginen helburua da euren hitzarmena berreskuratzea, kontratazio berriekiko diskriminazio-eskala bikoitza ezabatzea, lanaldia laburtzea, soldata-igoera bat lortzea eta enpleguaren egonkortasuna bermatzea, "azpikontratazioa eta kontratazio prekarioak saihestuz", azaldu dutenez.
Hala, langileek 400 egun baino gehiago egin dituzte greban; bitartean, enpresak greba eskubidea "urratu" egin duela eta 2019ko azarotik greba-batzordeagaz negoziatu gura ez duela deitoratu du sindikatuak: "ETT bidezko kontratazioekin grebalariak ordezkatzen ari dira legez kanpo. Gaur egun hori gertatzen ari da, Lan Ikuskaritzak ezer egiten ez duen bitartean. Greba eskubidea bortxatuz, enpresako zuzendaritza lortzen ari dena da konfliktoa etengabe luzatzea. Eta honen ardura ez da bakarrik zuzendaritzarena, baita ere Novaltiaren akziodunak diren farmazien jabeena".
Hori dela eta, aurtengo udaren hasieran, grebalariek herriz herri enpresaren kide diren farmazien aurrean kontzentrazioak egiten hasi ziren, hala nola Barakaldon, Durangon, Laudion eta Gernikan. Orain, aldiz, Getxokoen txanda heldu da. Gaur egingo dituzte elkarretaratzeak hurrengo lekuetan:
- Herederas de Molina, 11.00etan.
- Ellacuria Beristain, 11.25ean
- Arrate Irureta, 11.50ean
- Bayano Ilardia, 12.15ean.
- San Andres, 12.40ean.
Gaur #getxo|n izango gara.
— Huelga Novaltia Greban (@NovaltiaGreban) September 21, 2020
Hitzarmen duin bat nahi dugu!!
Hoy estaremos en Getxo.
Queremos un convenio digno!! #NovaltiaGreban #HuelgaNovaltia #NovaltiaConvenioDignoYa pic.twitter.com/4CQ9LNYGuS